miércoles, 25 de marzo de 2015

Badator Korrika!!!

Tipi tapa, tipi tapa, KORRIKA!!!

Euskararen aldeko ekintza da KORRIKA. Euskal Herriko gune guztietatik pasatzen da eta jende mordoa  parte hartzen du korrika egiten, kantatzen euskararen alde.
Gaur, martxoak 24, Getxotik 14:00etan inguru pasatuko da. Getxoko Aixerrota Institutua  
bentatik Garai tabernara dagoen kilometroa egin dugu eta Zig taldeak ere parte hartu du.



Taldearen sentsazioak oso onak izan dira nahiz eta eguraldia gure aldetik ez egon arren.
Orokorrean oso ondo pasatu dugu, gure kilometroan zehar korrika egiten. Zoritxarrez bi urtetik behin egiten da bakarrik, baina guk lanean jarraituko dugu euskararen alde.



Korrika igandean amaituko da Bilbon jai erraldoi batean, beraz animatu denok parte hartzera!!